2013/01/21

ezaugarriak

Zer da kontsumo talde bat?

Kontsumitzaile talde bat batzeko arrazoi nagusia, modu ekologikoan ekoitzitako nekazal
produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosi nahi izatea da; kontsumitzaileek
eta gertuko baserritarrek, salmenta zuzena oinarritzat hartuta, elkarlana adosten dute.
Baserritarrak astero bere produktuekin osatutako otarra bat prestatzen dio kontsumitzaile
bakoitzari, eta hauetako bakoitzak hilean behin kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Otarra
osatzen duten produktuen kantitatea ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da eta kuota,
taldeko kontsumitzaile guztientzat, hilero berdina.

Gisa honetan antolatzen diren kooperatibak, normalean, barazkiekin hasten dira lanean,
oinarrizko elikagai izateaz gain inguruan lortzeko errazenak ere badirelako. Barazkiak, garaian
garaikoak, lekuan lekukoak eta ahalik eta produkzio sistema osasungarrienean ekoiztuak izatea
adosten dute denen artean.

eskubide eta betebeharak

BAZKIDEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK:


   Elkarteko bazkide guztiek honako hauek denak egiteko eskubidea dute:

1)    Elkarteei buruzko Legearen edo Estatutuen kontrako erabaki eta jardunak inpugnatzea, inpugnatutako erabakiaren edukia ezagutu duten edo ezagutzeko aukera izan duten egunetik egutegiko 40 eguneko epean.
2)    Elkarteko gobernu- eta ordezkaritza-organoen osaera, elkartearen kontu-egoera eta elkartearen jarduerei buruzko informazioa jasotzea.
3)    Elkarteko beste bazkideen nortasuna, diru-sarreren eta gastuen egoera, eta elkartearen ekintzen garapenaren berri edozein unetan izatea, datu pertsonalak babesteko arautegian aurreikusitako moduan.
4)    Batzar orokorretarako deiak jasotzea, batzar orokorretara joan eta hitz egin eta botoa emateko eskubidea erabiltzea, eta eskubide hori beste bazkideren baten esku utzi ahal izatea.
5)    Elkartearen Estatutu hauen arabera, elkarteko zuzendaritza-organoetan parte hartzea eta organo horietarako hautatzaile nahiz hautagai izatea.
6)    Indarrean dauden legeetan zehaztutako bazkideen fitxategian agertzea, eta elkartearen ikurra, baldin badu behintzat, erabiltzea.
7)    Estatutuen eta, egonez gero, barne-araudiaren ale bana edukitzea, eta zuzendaritza-organoei eskakizunak eta kexak aurkeztea.
8)    Elkartearen talde-ekintza sozialetan parte hartzea, eta bazkideentzako tresnak erabiltzea (elkartearen egoitza, liburutegiak, eta abar).
9)    Bazkideari diziplinazko neurriak ezarri aurretik, bazkideak idatziz adierazitakoa kontuan hartzea eta neurri horiek hartzea eragin duten arrazoiei buruzko azalpenak jasotzea. Neurriak hartzeko arrazoiak bazkideei dagozkien betebeharrak ez betetzean soilik oinarritu daitezke.
10)   Edozein unetan baja ematea. Hala ere, hartu bai baina bete gabe dituzten konpromisoak bete beharko dituzte.

  Bazkideen betebeharrak hauek dira:

a)    Elkartearen helburuekin bat etortzea eta helburu horiek betetzen laguntzea.
b)    Kuotak, derramak eta Estatutuen arabera bazkide bakoitzari dagozkion bestelako ekarpenak ordaintzea.
c)     Estatutuetatik eratorritako bestelako betebeharrak betetzea.
d)    Elkarteko zuzendaritza-organoek baliozki hartutako erabakiei men egin eta erabaki horiek betetzea.


2013/01/19

hau proba bat da
ea zer gertatzen den honekin, ea zer gertatzen den honekin, ea zer gertatzen den honekin, ea zer gertatzen den honekin, ea zer gertatzen den honekin, ea zer gertatzen den honekin