BAZKIDEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK:
Elkarteko
bazkide guztiek honako hauek denak egiteko eskubidea dute:
1) Elkarteei
buruzko Legearen edo Estatutuen kontrako erabaki eta jardunak inpugnatzea,
inpugnatutako erabakiaren edukia ezagutu duten edo ezagutzeko aukera izan duten
egunetik egutegiko 40 eguneko epean.
2) Elkarteko gobernu- eta ordezkaritza-organoen osaera, elkartearen
kontu-egoera eta elkartearen jarduerei buruzko informazioa jasotzea.
3) Elkarteko beste
bazkideen nortasuna, diru-sarreren eta gastuen egoera, eta elkartearen ekintzen
garapenaren berri edozein unetan izatea, datu pertsonalak babesteko arautegian
aurreikusitako moduan.
4) Batzar
orokorretarako deiak jasotzea, batzar orokorretara joan eta hitz egin eta botoa
emateko eskubidea erabiltzea, eta eskubide hori beste bazkideren baten esku
utzi ahal izatea.
5) Elkartearen
Estatutu hauen arabera, elkarteko zuzendaritza-organoetan parte hartzea eta
organo horietarako hautatzaile nahiz hautagai izatea.
6) Indarrean
dauden legeetan zehaztutako bazkideen fitxategian agertzea, eta elkartearen
ikurra, baldin badu behintzat, erabiltzea.
7) Estatutuen
eta, egonez gero, barne-araudiaren ale bana edukitzea, eta
zuzendaritza-organoei eskakizunak eta kexak aurkeztea.
8) Elkartearen talde-ekintza sozialetan parte
hartzea, eta bazkideentzako tresnak erabiltzea (elkartearen egoitza,
liburutegiak, eta abar).
9) Bazkideari
diziplinazko neurriak ezarri aurretik, bazkideak idatziz adierazitakoa kontuan
hartzea eta neurri horiek hartzea eragin duten arrazoiei buruzko azalpenak
jasotzea. Neurriak hartzeko arrazoiak bazkideei dagozkien betebeharrak ez
betetzean soilik oinarritu daitezke.
10) Edozein unetan
baja ematea. Hala ere, hartu bai baina bete gabe dituzten konpromisoak bete
beharko dituzte.
Bazkideen
betebeharrak hauek dira:
a)
Elkartearen helburuekin bat
etortzea eta helburu horiek betetzen laguntzea.
b)
Kuotak, derramak eta Estatutuen
arabera bazkide bakoitzari dagozkion bestelako ekarpenak ordaintzea.
c)
Estatutuetatik eratorritako
bestelako betebeharrak betetzea.
d)
Elkarteko zuzendaritza-organoek
baliozki hartutako erabakiei men egin eta erabaki horiek betetzea.